Ikasturte bukaerako kontzertuak eskainiko dituzte Lekaroz eta Doneztebeko institutuetako ikasleek

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 23a

Bi institutuetako hainbat musika ikasle bilduko dira ikasturtean zehar ikasitakoa erakustera. Artxiboko argazkia

Maiatzaren 25ean Lekarozen eta maiatzaren 30ean Donezteben

Urtero bezala, aurtengoan ere Lekaroz eta Doneztebeko institutuetako ikasleak bi herri hauetan bilduko dira musika arloan ikasturtean zehar ikasi eta landutakoa eskaintzeko asmotan. Maiatzaren 25ean, ortziralean, Lekarozeko institutuko kiroldegian eskainiko dute emanaldia arratsaldeko 17:00etan eta maiatzaren 30ean, asteazkenean, Doneztebeko pilotalekuan arratsaldeko 17:00etan.

Kantutegiari dagokionez mota desberdinetako abestiak entzuteko aukera izanen da: euskal abestiak, rock estiloko abestiak eta ikasleek asmatutako abesti bat ere izanen da entzungai. Zehazki, Hottetereren “Sarabande”, Hertzainak-en “Aitormena”, Skalariak-en “Jaia”, “Brian Borrus March”, Mikel Laboaren “Elgeta”, Negu Gorriak-en “Radio Rahim”, Sukil Etxenikeren “Ikasleak”, Xabier Leteren “Habanera”, Lady Gagaren “Bad Romance”, Alaitz Teletxearen “Agur” eta Kepa Junkeraren “Bok Spok” joko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun