Kasik eskualdeko kirol talde guziek bukatu dute denboraldia. Lesakako Beti Gazteko talde nagusiak Gipuzkoako Ohorezko Mailan sekulan egin duen denboraldirik onena garaipenarekin borobildu zuen larunbatean. Azkeneko sei partidak irabazita, seigarren postuan bukatu zuen sailkapenean, 60 punturekin, Hirugarren mailara igotzeko eskubidea ematen zuten puntuetatik hurbil. Hauek izan dira asteburuko emaitzak:
FUTBOLA
Gipuzkoako Ohorezko Mailan
Beti Gazte 2 (Ibai Mitxelena eta Ander Maia)– Aurrera 1
Nafarroako Erregionaleko federazio kopan
Doneztebe sailkatua CD Lagunak erretiratu delako.
El Cerco 1 - Aurrera 2 (Antton eta Angel)
Nafarroako jubenilen 2. Mailako igoera fasean
CD Lourdes 2 – Doneztebe 3 (Ibon Leiza, Lander Mindegia eta Unai Arozena)
Gipuzkoako kadeteen Ohorezko Mailako kopan
Antiguoko B 1 - Beti Gazte 4 (Kevin Alogok 3 eta Ibon Txoperena)
Nafarroako kadeteen bigarren mailan
Doneztebe 1 (Diego Armando) – Gazte Berriak 3
Nafarroako infantilen lehen mailan
Beti Gazte 7 – Etxarri Aranaz 2
CD Huerto 1 – Doneztebe 1 (Eloy Garcia)
ARETO-FUTBOLA
Nafarroako gizonezkoen maila berezian
Arbizu KT - Atekabeltz KE
BAZTAN-ERREKAKO XXXIII. LAXOA TXAPELKETA
8. jardunaldia
A multzoan
Oiz 9 – Irurita B 5
Doneztebe B 9 – Doneztebe F 1
Irurita B 8 – Oiz 9 (3. jardunaldikoa)
Doneztebe E 5 – Doneztebe B 9 (7. Jardunaldikoa)
B multzoan
Arraioz A 9 – Irurita A 5
Arraioz B – Arraioz C, gibeleratua
C multzoan
Irurita C – Doneztebe D, gibeleratua.
Doneztebe A 9 – Doneztebe G 1
Doneztebe G 3 – Doneztebe D 9 (4. Jardunaldikoa)