Ziurtagiri digitala eta NA Elektronikoa ezagutzeko ikastaroak antolatu ditu Cedernak

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 30a

Alkaiagan, Donezteben eta Elizondon eskainiko dira

Herritarrei oro har eta enpresa ttiki eta ertainei, dendei, autonomoei eta enpresa turistikoei zuzenduta, Ziurtagiri digitala eta Nortasun Agiri elektronikoari buruzko ikastaroak antolatu ditu Cederna-Garalur elkarteak.

Herritarrei oro har eta enpresa ttiki eta ertainei, dendei, autonomoei eta enpresa turistikoei zuzenduta, Ziurtagiri digitala eta Nortasun Agiri elektronikoari buruzko ikastaroak antolatu ditu Cederna-Garalur elkarteak.

Bertan, zer den ziurtagiri digitala eta NA elektronikoa, nola lortzen den, erabilgarritasun eta onurak, edo zer izapide eta kudeaketa egin daitezken beraiekin ikasiko da. Praktikak ere eginen dira eta norbere ordenagailu portatila eramateko aukera eskaintzen dute.

Ekainaren 4an Cedernak Alkaiagako industrialdean daukan bulegoan eginen da ikastaroa eta bi tailer izanen dira, 10:00etatik 12:00etara eta 13:30etik 15:30era.

Ekainaren 12an Malerrekako Mankomunitatearen egoitzan eginen da ikastaroa, Donezteben, ordutegi berean.

Ekainaren 19an Elizondoko Eskiz Informatika zentroan eginen da ikastaroa, 10:00etatik 12:00etara.

Informazioa eta izen ematea 948 625122 telefonoan eta bidasoa.admon@cederna.es helbide elektronikoetan egiten ahal da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun