Doneztebe lau partidatik hirutan nagusitu zitzaion Berari Nafarroako Herriarteko txapelketan

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 22a

Gaur egungo txapeldunak talde indartsua dauka aurten ere eta Berak ezin izan zuen talderik sendoena aurkeztu

Nafarroako Herriarteko pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokatu da asteburuan eta Doneztebe eta Bera aurrez aurre izan ziren maiatzaren 19an, larunbat goizean Doneztebeko pilotalekuan.

Nafarroako Herriarteko pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokatu da asteburuan eta Doneztebe eta Bera aurrez aurre izan ziren maiatzaren 19an, larunbat goizean Doneztebeko pilotalekuan.

Gaur egungo txapelduna den Doneztebek talde indartsua dauka, hainbat herrietako pilotariak hartu baititu bere baitan. Berak, gainera, zenbait bajarekin aurkeztu zen Donezteben, Jon Olaizola jubenilak eta Iñigo Martinez infantilak ezin izan baitzuten jokatu. Honela, Ander Errandonea infantiletatik jubeniletara pasatu eta infantiletan Lazkanotegi eta Palenzuela ordezkoekin aritu behar izan zuen.

Emaitzei dagokienez, alebinetan, Doneztebeko Aimar Otxoteko eta Enaitz Telletxeak 18 eta 10 irabazi zieten Berako Yago Cantero eta Mikel Eltzaurdiari.

Infantiletan, Doneztebeko Joanes Bakaikoa eta Ruben Medinak 18 eta 6 irabazi zieten Berako Andoni Lazkanotegi eta Julen Palenzuelari.

Jubeniletan, Doneztebeko Ugaitz Elizalde eta Adur Lasak 22 eta 9 irabazi zieten Berako Ander Errandonea eta Mattin Garbisuri.

Seniorretan ailegatu zen Berako garaipen bakarra, Julen Etxeberri eta Andoni Alberdik 22 eta 14 irabazi baitzieten Doneztebeko Gaizka Bendoiro eta Jon Gorritiri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun