Amaiur eta Berriozarrek berdindu egin dute 300 kiloko lehen jardunaldian

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 22a

Heldu den igandean Betelun erabakiko da txapela

Larunbatean, maiatzak 19, Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketako hirugarren saioa jokatu zen Amaiurren. Gizonezkoen 300 kiloko lehen jardunaldia jokatu zen eta 320koan erakutsitako nagusitasuna kontuan hartuz, bazirudien Amaiur erraz nagusituko zela etxean, baina ez zen halakorik suertatu. Gainerako tiraldi guziak irabazi baldin bazituen ere, Berriozarrekin bat irabazi eta bertzea galdu egin zuen.

Larunbatean, maiatzak 19, Nafarroako 4x4 Sokatira Txapelketako hirugarren saioa jokatu zen Amaiurren.

Gizonezkoen 300 kiloko lehen jardunaldia jokatu zen eta 320koan erakutsitako nagusitasuna kontuan hartuz, bazirudien Amaiur erraz nagusituko zela etxean, baina ez zen halakorik suertatu. Gainerako tiraldi guziak irabazi baldin bazituen ere, Berriozarrekin bat irabazi eta bertzea galdu egin zuen.

Kadetetan Berriozar eta emakumezkoetan Sakana nagusitu ziren.

 

GIZONEZKOAK 300 kilo - Lehen jardunaldia

Berriozar (Berriozar Kirol Elkartekoa) 6,5 puntu

Amaiur (Amaiur Kirol Elkartekoa) 6,5 puntu

Ibardin (Amaiur Kirol Elkartekoa) 5 puntu

Txantrea (Txantrea Kirol Elkartekoa) 4 puntu

Imotz (Basaburua-Imotz Elkartekoa) 3 puntu

Basaburua (Basaburua-Imotz Elkartekoa) 2 puntu

BKE (Berriozar Kirol Elkartekoa) Puntu 1

 

KADETEAK 290 kilo – Hirugarren jardunaldia:

BKE (Berriozar Kirol Elkartekoa) 4 puntu

Txantrea (Txantrea Kirol Elkartekoa) 3 puntu

Andra Mari (Andra Mari Kirol Elkartekoa) 2 puntu

Berriozar (Berriozar Kirol Elkartekoa) 1 puntu

 

EMAKUMEZKOAK 260 kilo – Bigarren jardunaldia:

Sakana 3 puntu

Basaburua-Imotz 2 puntu

Berriozar Puntu 1

 

Maiatzaren 27an, igande goizeko 11:00etan jokatuko da Betelun aurtengo launakako sokatira txapelketaren azken jardunaldia. Gizonezkoek 300 kiloko bigarren jardunaldia jokatuko dute, kadeteek 290 kiloko laugarrena eta emakumezkoek, hirugarren jardunaldia 260 kiloko kategorian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun