Nafarroako Gobernutik jakinarazi dutenez, Leitza-Goizueta-Hernani lotzen dituen NA-4150 errepidea moztua dago 6. Kilometroan (Ezkurrako gainean), euriak eragindako lur erori baten ondorioz. Elizondoko komisaldegiko foruzaingoaren patruila bat bertan dago goizaldeko 05:45etik.
Gaur ere oraindik euri eta haize bolada indartsuak izanen direla eta kontuz gidatzeko aholkuak eman du Nafarroako Gobernuak.