Etxeberriatarrek irabazi dute Errioxako I Erremonte txapelketa

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 21a

Etxeberriatarrak kontent Errioxako txapelarekin. Utzitako argazkia

33-37 galtzen joan ondotik, buelta eman eta 40-37 irabazi zieten Oñatz eta Julen San Migueli

Ezustea eman zuten maiatzaren 19an Etxeberria IV eta Joxe Etxeberria III.ak eta frontoi laburrean lehen aldiz jokatu den Errioxako erremonte txapelketa-Lacturale Sari Nagusiaren finala irabazi zioten Adarragan Oñatz eta Julen San Migueli.

Ezustea eman zuten maiatzaren 19an Etxeberria IV eta Joxe Etxeberria III.ak eta frontoi laburrean lehen aldiz jokatu den Errioxako erremonte txapelketa-Lacturale Sari Nagusiaren finala irabazi zioten Adarragan Oñatz eta Julen San Migueli.

Partida gogorra eta ikusgarria jokatu zuten lau erremontelariek. Azken txanpara arte, bikote bakar batek ere ez du hiru tantu baino alde handiagorik lortu. Hor, 26-32 eta erabakigarria zirudien 33-37koarekin aitzinetik jarri dira urdinak, baina Joxe Etxeberria doneztebarrak sakea berreskuratu, pilota aldatu eta Oñatzek bi pilota erraz galdu dituela aprobetxatuz, berriz ere partidan sartu dira gorriak. Gainera, Aritz Etxeberria IV.ak tantuak akitzeko arduda bere gain hartu zuen eta Julen San Miguelen nekea aprobetxatuz, markagailua irauli dute.

Bikote gorria hobekiago orekatua egon dela erraten ahal da, gibelean Joxe Etxeberriaren esperientzia eta aitzinean Aritz Etxeberriaren bizitasuna. Bikote urdinean, aldiz, gehien bat Julen San Miguel sartu da jokoan, baina berak bakarrik ezin izan dio aurre egin Etxeberriatarrei, Oñatz ez baita sobera sartu jokoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun