Lehen maila autonomikoko liga irabazi du Toki Ona Bortziriak saskibaloi taldeak

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 21a

Gure Txokoako areto-futbol taldeak, aldiz, ez du lortu Euskal Ligara igotzea

Norbere etxean irabaztea zaila izaten da baina horixe lortu du Berako saskibaloi talde nagusiak. Toki Ona Bortziriak saskibaloi taldeak antolatu du Nafarroako lehen mailako lauko finala asteburuan Beran eta liga irabaztea lortu du. Igandeko final estuan 70-67 irabazi zion Universidad de Navarra taldeari.

Norbere etxean irabaztea zaila izaten da baina horixe lortu du Berako saskibaloi talde nagusiak. Toki Ona Bortziriak saskibaloi taldeak antolatu du Nafarroako lehen mailako lauko finala asteburuan Beran eta liga irabaztea lortu du. Igandeko final estuan 70-67 irabazi zion Universidad de Navarra taldeari.

Bezperan, finalerdiak jokatu ziren. Lehenbizikoan, luzapena eta guzi behar izan zuten Universidad de Navarra eta CBSA El Navarrico San Adrian taldeek. 58na berdindu zuten arauzko denboran, baina luzapenean unibertsitatekoak nagusitu ziren, 68-65. Toki Ona Bortziriak taldeak errazago hartu zuen mendean Berriozar, 82-60. Final handian, aldiz, gibeletik ibili ziren beratarrak eta hirugarren laurdenean bazirudien Iruñera joanen zela liga, baina azken laurdenean markagailuari buelta eman eta irabaztea lortu zuen Toki Ona Bortziriak taldeak. Hirugarren posturako lehian, Berriozar nagusitu zitzaion San Adriani.

Gainerakoan, areto-futboleko partida garrantzitsua ere jokatu zuen Gure Txokoak larunbat arratsaldean Toki Onan. Euskal Ligara igotzeko aukera zuen Horbel Tabernari irabazita, baina azkenean hernaniarrak nagusitu ziren.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Urola 1 - Beti Gazte 2 (Gorka Felipe)

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa 0 – Mutrikuarrak 1

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako kopan

Beti Gazte B 0 – Mariño B 1

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Lagunak 2 – Doneztebe 0

Iruntxiki de Beriain 5 - Aurrera KE 3 (Luis, Jon eta Joseba)

 

Gipuzkoako jubenilen lehen mailako igoera fasean

Touring 1- Beti Gazte 3 (Jon Etxebesteren golak hiruak)

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailako igoera fasean

Doneztebe 1 (Emilio Zabala) – CD Itaroa Huarte 2

Baztan – CD San Miguel

 

Gipuzkoako kadeteen Ohorezko Mailako kopan

Beti Gazte 4 (Koldo Ordaxek 2, Kevin Alogo eta Ibon Txoperena) – Hondarribia 1

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailako igoera fasean

Berriozar CF 1 – Doneztebe 1 (Javier Ostiz)

 

Nafarroako infantilen lehen mailako kopan

Baztan – CD San Cernin

CD Aoiz 2 - Beti Gazte 1 (Urki Txoperena)

Doneztebe 1 (Eloy Garcia) – FC Bidezarra 3

 

ARETO-FUTBOLA

Gipuzkoako lehen mailan, Euskal Ligarako igoera faseko finalerdia

Gure Txokoa 4 – Horbel Taberna 5. Euskal Ligara igotzeko aukerari agur erran dio Berako taldeak.

 

Nafarroako gizonezkoen maila berezian

Atekabeltz KE – CD Najbolji

 

SASKIBALOIA

Senior mutilak 1. Maila autonomikoan

Lauko finala jokatu da Berako Toki Ona kiroldegian

Finalerdiak

Universidad de Navarra 68 – CBSA El Navarrico San Adrian 65 (58-58)

Toki Ona Bortziriak 82– Berriozar MKE 60

Finala

Toki Ona Bortziriak 70 – Universidad de Navarra 67. Berako taldea ligako txapeldun.

Hirugarren postua

Berriozar 69 – CBSA El Navarrico San Adrian 46

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun