Gizarte hezitzailea kontratatzeko deialdia egin du Malerrekako Mankomunitateak

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 17a

Ekainaren 4an akituko da izen emateko epea

Gizarte hezitzaile bat lanaldi erdian kontratatzeko deialdia egin du Malerrekako Mankomunitateak eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Ekainaren 4ra arte izanen da aukera eta interesatuek Mankomunitatean egin beharko dute.

Bertzalde, berriki etxez-etxeko zerbitzuko ordezkapenetarako lan poltsa deialdia ere egin du Mankomunitateak eta maiatzaren 28an bukatuko da apuntatzeko epea. Eta horrez gain, Donezteben dauden Babes Ofizialeko Etxebizitzak errentan eman nahi ditu Malerrekako Mankomunitateak. 40 metro koadro ingurukoak dira eta ekainaren 1a baino lehen eman beharko da izena.

Informazio gehiago nahi duenak Mankomunitateko telefonora dei dezake: 948 451746.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun