"Goazen Plazara" elkarretaratzearekin batera hainbat ekitaldi eginen dira larunbatean herrietako plazetan

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 17a

Maiatzaren 19an plazak jendez bete nahi ditu Herrira mugimenduak

Plazak bete kartzelak hustutzeko helburuarekin Herrira mugimenduak maiatzaren 19rako deitutako Goazen plazara ekimenarekin bat eginez, plazako kontzentrazioetaz gain, hainbat ekitaldi eginen dira larunbatean eskualdeko herrietako plazetan.

Plazak bete kartzelak hustutzeko helburuarekin Herrira mugimenduak maiatzaren 19rako deitutako Goazen plazara ekimenarekin bat eginez, plazako kontzentrazioetaz gain, hainbat ekitaldi eginen dira larunbatean eskualdeko herrietako plazetan.

Lesakan 11:30ean haurrentzako jokoak, pintxoak, musika eta dantzaldi herrikoia eginen dira, 12:30ean ekitaldia eta 13:00etan argazki erraldoia aterako da.

Beran, Altzateko plazan edo, euria eginen balu, Altzateko frontoian eginen dira ekintzak. 11:30ean herri kiroletako probak izanen dira, 12:00etan poteo girotua eta 13:00etan elkarretaratzea eta argazkia.

Arantzako plazan, 11:30ean haurrentzako jokoak eta dantzariak izanen dira, baita musika eta pintxoak ere eta gero elkarretaratzea eginen da.

Elizondon, 11:30ean txistor-jatea, fanfarrea eta bertsoak izanen dira, 13:00etan elkarretaratzea eta 14:00etan herri bazkaria. Bazkalondoren bertsopoteoa eginen da Elizondoko karriketan barna, fanfarrearen laguntzarekin.

Leitzan, 12:30ean elkarretaratzea eta argazki erraldoi eginen dira eta ondoren, txistorra eta ardoa banatuko da.

Beste aldetik, elkarretaratzeak eginen dira Areson 12:00etan, Etxalarren 13:00etan, Iturenen 18:00etan eta Goizuetan 20:00etan.

 

Aldarrikapenak

Euskal presoak Euskal Herrira ekartzea, gaixotasun larriak dituzten presoak kaleratzea, bizi arteko zigorrak ezartzeko neurriak indargabetzea, zigorraren bi herena eta hiru laurdena bete dituzten presoak kaleratzea, Frantzian preso direnei baldintzapeko askatasuna aplika­tzea eta isolamendu, mittard eta bakartze egoerei akabera ematea eta frantziar eta espainiar estatuek darabilten espetxe-politika egokitzea, hasi den aro berrian gatazka konpontzeko bidean modu positiboan eragiteko, horiexek dira maiatzaren 19ko ekimenarekin Herrira mugimenduak plazaratu nahi dituen aldarrikapenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun