Nafarroako Mendialdeko turismo sektorea aztertu da “Kalitatearen konpromisoa” bete dutenentzat

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 17a

Maiatzaren 9an Antsoainen egindako bileran, gure inguruko hainbat baliabide turistiko ere ebaluatu ziren

Nafarroako Mendialdeko Turismo Kalitaterako Mahaia Cederna Garalur Elkarteak Antsoainen duen bulegoan elkartu zen maiatzaren 9an, Jarduera Onen Eskuliburuen ebaluazio-txostenak baloratze aldera.

Nafarroako Mendialdeko Turismo Kalitaterako Mahaia Cederna Garalur Elkarteak Antsoainen duen bulegoan elkartu zen maiatzaren 9an, Jarduera Onen Eskuliburuen ebaluazio-txostenak baloratze aldera.

Maiatzaren 9ko bileran izan ziren Carlos Erce, Turismo eta Merkataritza zuzendari nagusia eta Fermín Villanueva, Turismoa eta Merkataritza antolatzeko eta sustatzeko zerbitzuburua, biak ala biak Kultura, Turismo eta Erakunde Harremanetako Departamentukoak; José María Aierdi, Cederna Garalur Elkartearen lehendakaria, Isabel Elizalde, Cederna Garalurren gerentea, Edurne Elso eta Nahikari Uriarte, Cederna Garalurreko turismo-arloko arduraduna eta teknikaria, hurrenez hurren; Fermín García, Urrotz Hiriko alkatea; Garbiñe Elizegi, Baztango alkatea; Mauro Gorgorena, Irunberriko alkatea; Santiago Villares, Urdazubiko alkatea; Gloria Agerri, Doneztebeko Udaleko zinegotzia; Jon Abril, Berako Udaleko zinegotzia; Aitor Karasatorre, Sakanako Mankomunitatearen lehendakaria; Jesús María Rebollo, Nafarroako Landa Hotelen Elkartearen lehendakaria; Izaskun Goñi, Bertiz Turismo Partzuergoaren gerentea; eta Maitena Ezkutari, Plazaola Turismo Partzuergoaren gerentea.

Denetara hainbat lanbide biltzen dituzten 20 txosten aurkeztu ziren; bertzeak bertze, landa-ostatuak, hotelak, aterpetxeak, jatetxeak, dendak, museoak eta turismo-intereseko gune bisitagarriak, turismo-informazioko bulegoak, turismo-gidak eta bertzelako zerbitzuak. Txostenak aztertuta, lantaldeak horiez guztiez balorazio positiboa egin zuen.

Ebaluatutako establezimenduak honako hauek izan ziren: Zugarramurdiko Leizeak, Zugarramurdiko Sorginen Museoa, Zugarramurdiko turismo-bulegoa, Zugarramurdiko Errotaberri landetxea, Orontzeko Salazar landetxea, Urizko Torre de Uriz hotela, Arizkungo Gontxea landetxea, Zigako Etxezuria landetxea (Ziga), Eparozko Santa Fe ostatua, Doneztebeko Casa Ostiz, Elizondoko Ipingi, Doneztebeko Alustiza lurrin-denda, Lakuntzako 'Mirua' Natura Jarduerak, Arizkungo Santxotena Parke Museoa, Olloko Gure Sustraiak aterpetxea, Astizko aterpetxea (Astitz), Beireko Bei.tu aterpetxea, Urdazubiko leizeak, Aurizko Aritza jatetxe-erretegia eta Agoizko Alder jarduera-enpresa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun