Egun osoko besta antolatu du Olhain Ikastolak maiatzaren 27rako

Joana GUERENDIAIN 2012ko maiatzaren 16a

Bazkarirako txartelak aitzinetik 20 eurotan eros daitezke

Urtero bezala, mendekoste asteburuan, Olhain ikastolak bere bes­ta antolatu du. Aurten, beraz, maiatzaren 27an eroriko da. Besta goizeko 11etan hasiko da haurren ikusgarriarekin, eta ondotik sagarnotegiko bazkaria eginen da, eta bertsuak entzuteko aukera ere izanen da. Haurrentzako joko puzgarriak izanen dira frontoinan.

Bazkarirako txartelak aitzinetik salgai izanen dira 20 eurotan, usaiako tokietan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun