Ikastaroak eta hitzaldiak

Fernando ETXEBERRIA 2012ko maiatzaren 16a

Fernando Etxeberria

Dagoeneko hiru dira martxan dauden ikastaroak. Horietako bat margogintza eta marrazketaren inguruan, bertzea frantsesekoa bi talderekin eta hirugarrena informatikakoa Donezteben, hau ere bi taldetan banatuta. Hirugarren taldea maiatzaren 28an hasiko da Elizondoko Ins­titutuan. Biharamunean, hilak 29, hirugarren aldiz Jubilazio eta pen­tsioen gaur egungo egoera eta etorkizuna izanen dute hizpide Leitzan, 19:00etatik aitzinera udaletxean. Julian Sainz Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionaleko Zuzendaria eta eta Francisco Calvo Informazio Zuzendariordea izanen dira hizlariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun