Aitzineko urteetan bezala, aurten ere Lurdesera erromesaldia egin dute Arkupeak-eko lagunek. 106 erromes izan ziren maiatzaren 2an senitarteko eta gaixoei laguntzera joandakoak. Bidean, batek istripua izan zuen, baina anbulantziako arduradunei esker arazoa konpondu zen. Behin Lurdesera ailegatuta, On Mikel mezaren ondotik, haitzulo inguruetan ibiltzeko eta bazkaltzeko aukera izan zuten erromesek. Aipatzekoa da egun horretako eguraldia ere, ekaitz ederra bota baitzuen. Arratsaldean, hainbat ekitaldi erlijiosoren ondotik, etxerako bidea hartu zuten.