Joan den apirilaren 17an 196 erretiratuk Andaluziarako bidea hartu zuten Cadiz, Herri Txuriak eta Sevillako feria ikusteko asmoz. Hainbertze bidaiari izanda, bi hoteletan egin zuten egonaldia eta batekoak bertzekoak baino gusturago gelditu ziren. Baina orokorrean, bidaia ederki atera zen, Sevillako bazkaria kenduta, nahiko pobrea izan zelako. Baina alde positiboak aunitz izan ziren, Herri Txurietan barna egindako ibilbidea bera, edota Sevillako feria ere bai. Emakumeen janzkerak eta hango dantzek arreta piztu zioten bati baino gehiagori eta hirian barna monumentuak ikusteko egindako itzuliarekin ere gustura gelditu ziren bidaiariak.