Arkupeak-eko 54 bazkide Benidormen izanen dira maiatzaren 26ra arte

Fernando ETXEBERRIA 2012ko maiatzaren 16a

Maiatzaren 30ean Larunera eta Sarara joanen dira

Arkupeak Elkarteko jubilatuek ez dute etenik, eta bidaiak eta ber­tzelako jarduerak bat be­tzearen gibeletik datoz. Astelehenean, adibidez, maiatzak 14, 54 bazkidek Benidormerako bidea hartu zuten eta maia­tzaren 26ra arte han ibiliko dira. Eta handik etorri orduko, maiatzaren 30ean Larunera ateraldia antolatu du Arkupeak-ek. Ondotik Sarako lezeak bisitatuko dituzte eta gero Zuga­rramurdin elkartuko dira bazkaltzeko eta Joxeanjelen musikarekin gorpu­tza astintzeko. Nahi duenak Sorginen Museoa eta le­zeak bisitatu ahal iza­nen ditu.

 

Laugarren boletina

TTIPI-TTAPA hau argi­taratzerako, seguruenik hurrengo ateraldien be­rri emanen duen bole­ti­na bazkideen eskuetan egonen da. Mendiza­leentzako Aragoiko pirinioetara irteera, Aralarre­ra, Bilbora, Parisera, Aran­tzazura edo Lezora joatea aurreikusi dute. Ber­tzelako infor­mazio osagarria ere ekarriko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun