Iratxe Kontsumitzaileen elkarteak zerbitzua eskaintzen segitzen du

TTIPI TTAPA 2012ko mai. 16a, 14:19

Mikel Bezunartea Iratxe Kontsumitzaileen Elkarteko kidea etortzen da eskualdeko udal batzuetara zer­bitzua eskaintzera eta gainerakoetara Naiara Artxiboko argazkia

Eskualdeko udal gehienek bere gain hartu dute Iratxeren zerbitzua eskaintzearen gastua

Joan den abendura bitarte, Iratxe Kontsumitzaileen Elkarteak kontsumitzaileentzako 72 informazio bulego kudeatzen zituen Nafa­rroan eta udalen lagun­tzari esker, kontsumi­tzaileen kez­kak do­hai­­nik artatzen zituzten. Nafarroako Gobernuko Kontsumo Zerbitzuak ekimen honetarako 84.000 euro bideratzen zituen eta dirua udalen artean­ banatzen zen.

Aurtengorako ere, Nafa­rroako Parlamentuak kopuru bera onartu zuen, baina Kontsumo Zerbi­tzuak diru hori udalei ez ematea erabaki du, eta diru hori zaz­pi udaletan Kontsumo Zerbi­tzuaren bulegoak zabaltzeko erabil­t­zea. Eta erabaki horrekin haserre agertu da Iratxe Kontsumitzaileen Elkartea, eta Gobernuko Kontsumo Zerbitzuaren jarrera salatu du: «kontsumitzaileen informazio bulegoei lagun­tza ekonomikoa ken­tzeaz­ gain, bulegoak ixten saiatu da».

Murrizketak murriz­ke­ta, eskualdeko udal eta mankomunitateek zerbitzuaren gastua euren gain hartu eta Iratxe­ren zerbitzua eskain­tzen segitzea erabaki dute. Mikel Bezunartea Iratxe­ko ordezkariak baiez­ta­tu digunez, «Men­dial­dean eta Iruñerrian zerbi­tzuak berdin segi­tzen du». Gisa berean, gaineratu du «Leitza, Baztan eta Bor­tzirie­ta­ko udalek bere gain hartu dutela zerbi­tzuaren gastu guz­tia». Aldiz, Malerrekako Mankomunitatearekin bertzelako hitzarmena sinatu du Iratxe Elkarteak: «gastuaren erdia Mankomunitateak ordaintzen du eta bertze erdia gure gain­ hartu dugu». Udalek Iratxeren zerbitzuaren alde egin izana nabarmendu digu Bezunarteak: «azpimarratzekoa da Donezteben eta Altsasun Gobernuko Kontsumo Zerbitzuak kontsumo bulegoak zabaldu dituela, baina hala ere, udalek gure zerbitzuarekin segitu nahi izan dute. Izan ere, zerbitzu diferenteak dira, eta Kontsumo Saila aspalditik dugu Nafarroan­ eta badakigu zer egiten duen, zer egiten ahal duen eta politikoki zer interesatzen ahal zaion. Eta gu, kontsumitzaile elkarte garen aldetik, gure helburuak eta jarduerak arront diferenteak dira eta horregatik egin dute udalek gure aldeko apustua».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun