Eskulangintza eguna eginen da lehenbiziko aldiz ekainaren 16an

Joseba URROTZ 2012ko maiatzaren 16a

Urte aunitz daramatza Bittorianok artilea lantzen eta oraindik ere segitzen du. Artxiboko argazkia

Bittoriano Arzuagari omenaldia eginen zaio

Besta egun berezi bat antolatzen ari dira herrian. Denok ezagu­tzen dugu bertako esku­langilea den Bittoriano Arzuaga, artilea eskuz egiten du eta herriz-he­rri­ ibiltzen da. Hari hori tiraka, beti­ko eskulangintza ikus­teaz­ gain, bere etorkizunari ere lagundu nahi zaio, ahal den neurrian eskulangintza berria ere indar­tuz. Eta helburu horrekin­, eskulangintza azoka antolatuko da ekainaren 16an, inguruko lan eta ekoizpenekin.

Artilea da Bittorianok lantzen duena eta hortaz­, ardiaren inguruan bertze­ erakusketarik ere izanen da, aspaldiko moduan ilea moztea, erra­tera­ko. Hau horrela izanda, bidezkoa da Bittoria­nori­ omenaldi bat egitea, lan horri eusteagatik eta gu­re herria kanpoan pixka bat ezagu­tzera ema­teagatik.

Gainera, berrikun­tzaren haritik, artista ezagun bat ere hemen izatea espero dute antola­tzaileek, betiko­ eskulana­ eta artearen arteko uztarketa bat egiteko asmoz. Eta noski, besta girorik ere ez da faltako, bazkari, musika, ber­tsolari eta abarrekin. Edozein moduz, hu­rrengo aleren batean izanen duzue egita­rau zeha­tzaren berri, baina bitartean, kontuan hartu egun hori zuen agendan!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun