Herritar guztiek gozatzeko moduko kultur egunak izan dira

Izaskun GOÑI TELLETXEA 2012ko maiatzaren 16a

Haur, gazte eta helduek izan dute kultur egunetan ongi pasatzeko aukera. Izaskun Goñi

Aisialdia, kirola eta sormena lantzeko aukera izan da

Lehendabiziko aldia izan arren, aste kulturalak jende andana elkartu du. Lehendabiziko egunean, pasta taile­rrean, haur kuadrilla elkartu ziren eta pasta goxoak egiteko aukera izan zuten, baita pasta goxoak dastatzeko ere.

Bigarren egunean, serigrafia tailerrean ere, kamiseta eta galtzetan mota guztietako ma­rrazkiak jartzeko aukera izan zuten, eta neska-mutikoek primeran pasatu zuten.

Taloek ere jende aunitz elkartu zuten eta ­kantu zaharrak kanta­tzeko ekimenak ere partehartze haundia izan zuen. Mus txapelketara­ ere animatu zen jendea eta txapeldunak Iñaki eta Igor izan ziren. Beraiek izanen dira Zubietan maiatzaren 26an jokatuko den Malerrekako finalean Donamaria ordezkatuko dutenak.

Larunbatean, goi­zean goiz, 40 bat lagun elkartu ziren mendi ibilaldira joateko. Gauean egin zen bertso afarian ere herritar aunitz bildu zen. Bertso saio polit baten ondotik, besta bikaina egiteko aukera ederra izan zen Migel Anjelen laguntzarekin.

Berriz ere eskerrak eman behar dizkiegu Malerrekako Mankomunitateari, IMTri, Donamariako Benta jatetxeari eta Donamariako He­rriko Ostatuari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun