Errotuluak euskaraz jartzeko dirulaguntza deialdia egin du Mankomunitateak

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 16a

Urtea akitu arte aurkezten ahal dira eskabideak

Malerrekan errotu­luak euskaraz paratzeko­ dirulaguntza deialdia egin du Mankomunitateak eta abenduaren 31n akituko da eskaerak aurkezteko epea. Erro­tu­luak eus­karaz jartzen dituz­ten establezimendu komer­tzialei (dendak), ostalaritzakoei (osta­tuak) eta elkarteei dirula­guntzak emanen zaiz­kie­.

Dirulaguntzaren eska­tzaileek eskabide eredu ofiziala behar den moduan beteta, fakturaren ko­pia, IFKren kopia, erro­tuluaren justifikazioa (argazkia) eta Malerrekako Mankomunitatearekin betebe­har fiskaletan egun­ean dagoela egiaz­tatzen duen­ agiria aurkeztu beharko dute Mankomunitatean.

Egitasmo honek 2.000 euroko aurrekontua dauka eta akitu arte emanen dira dirulaguntzak. Euskara hutsean idatzi­ta dagoen errotulua jar­tzen dutenei gastuaren erdia ordainduko zaie, 300 euro gehienez. Euskaraz eta erdaraz, elebiz, erro­tulua jartzen dutenei gastuaren %25 ordainduko zaie, gehienez 150 euro. Kasu hone­tan, errotuluaren testuan­ euskarak beti lehentasuna izan beharko du, euskarazko testuak tamainaz handiago paratuz edo azpimarratuz. Eta ez dute dirulaguntzarik jaso­ko soilik izen-abizenak edo toponimoak dituzten erro­tuluek, ezta gaizki idatziak edo oker gramatikalak dituztenek ere.

Euskara Zerbitzuak aholkulari­­tza eta itzulpen zerbi­tzua eskainiko die doan­ errotulua euskaratu nahi dutenei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun