Bi urteren ondotik Zorroiloak elkartean junta berritu dute

Mattin LARRALDE 2012ko maiatzaren 16a

Zorroiloak elkarteak dituen 93 kideetatik 64k eman zuten botoa junta berritzeko egunean. Mattin Larralde

Zazpi kide atera eta bertze horrenbertze berri sartu dira

Maiatzeko lehenbiziko asteburuan urteko asanblada orokorra egin zuen Zorroiloak elkarteak. Urteko kontuen be­rri eman eta egin diren­ jardueren informazioa eman zen, ber­tzeak­ bertze. Hortaz aparte, aurten junta berritzea­ ere tokatu zen. Laurogeita hamahiru kidetik hirurogeita lauk bozkatu zuten.

Zazpi kargu bete behar ziren eta zazpi hautatuak hauek­ izan ziren: Santos, Paulino, Martixpe, Ainhoa, Ana, Javier eta Mattin. Baina ez ditugu ahaztu behar azken bi urteetan egondu direnen izenak: Maite, Kris, Manuel, Joxe­lu, Luzio, Martintxo eta Iñigo. Eskerrak eman behar zaizkie bi urte hauetan egin duten lanagatik, listoia edo muga hagitz goian jarri baitute. Lerro hauen bidez, agur bero bat denon partetik. Eta ongieto­rria kide berriei, gogoz beterik ikusten dira eta ziur­ ongi egiten saiatu

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun