Maiatzaren 26an Zubietan Malerrekako Eguna ospatuko da eta hori dela eta, ekitaldi ugari eginen dira. Tartean, Ibintza taldeko dantzariek erakustaldia eskainiko dute, eta hori prestatzen dabiltza orain.
Mus txapelketako finala ere jokatuko da, eta horretarako lehenagotik herrietan kanporaketak egiten ari dira. Gurean, joan den asteburuan egitekoak ziren Aurtitz eta Iturengo ostatuetan. Lerro hauek idazterakoan ez dugu irabazleen berririk izan baina hurrengoan aipatuko dugu.