Pulunpa eskolak eta Guraso Elkarteak bi ikastaro antolatu dituzte hilaren 15 eta 24rako. Lehenbiziko ikastaroan, berpizte kardiopulmonarraz aritzekoa ziren Doneztebeko osasun zentroko bi medikurekin. Eta bigarrena, lehen sorospen ikastaroa da. Kasu honetan, zauriak, erredurak, zorriak eta gisakoak daudenean zer egin landuko dute bi erizainekin.
Bi ikastaroek ordutegi bera dute: 16:30etik 18:30era eta biak dohainik izanen dira. Guraso eta animatzen den guztiarendako irekiak daude.