Artzain amerikanoen urteko hitzordua

Maider PETRIRENA 2012ko maiatzaren 16a

Jaione Otxandorena

Urtero bezala, maiatzaren 1ean Sunbillako amerikanoek euren besta ospatu zuten­. Lehenik, Ulibeltzak Elkartean bildu ziren hi ball batzuk edanez eta ondotik, bazkaria eta berendua Ariztigain kanpinean egin zituzten, baita familiako argazkia ere. Arrunt ongi pasatu zutela erran digute, hango kontuak oroituz eta argazkiak denak batera ikusiz. Aurten 27 lagun elkartu dira, Basilio Sarobe apaiza barne.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun