Malerrekako Mus Txapelketako kanporaketa jokatu zen maiatzaren 5ean Ulibeltzak Elkartean. Hamar bikotek parte hartu zuten eta irabazleak Josune Etxebeste eta Aintzane Arretxea izan ziren eta azpitxapeldunak Jose Mari Arretxea eta Juana Mari Agirre. Bi bikote hauek maiatzaren 26an Zubietan eginen den finalean parte hartuko dute.
Aipatzekoa da, azken aldian Ulibeltzak Elkartean mus txapelketa saila egin direla. Urtarrilaren 13an Euskal Herriko Txapelketako kanporaketa egin zen, martxoaren 30ean Xaloa, Xorroxin eta TTIPI-TTAPAren aldekoa eta apirilaren 14an hiru hedabide hauen aldeko finala.