Bertze urte batez, udan ludoteka zerbitzua eskaini nahi du Guraso Elkarteak eta horretarako 3 eta 7 urte bitarteko neska-mutikoei galdetegia banatu diete eskolan. Ortzegun hau, maiatzak 17, baino lehen eraman beharko dira erantzunak bueltan. Eskolan ez dauden haurrentzat edo bertze herrietan bizi direnentzat, berriz, ohar bana paratu da Itturburu ostatuan, Marisol janari-dendan, Maria Jesus harategian eta udaletxean apuntatu ahal izateko. Maiatzaren 21era arteko epea izanen da.
Ordaindu beharrekoa apuntatzen den haur kopuruaren araberakoa izanen da, baina gutti goitibeheiti 65 euro Guraso Elkarteko bazkideentzat eta 70 euro gainontzekoentzat. Joan den urtean ludoteka zerbitzua uztail eta abuztuko hilabeteetan izan zen, eta ea aurtengoan ere haur kuadrilla apuntatzen den eta zerbitzu hau berriz aitzinera ateratzen den.