18 buru ahari lehiaketan

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 16a

Alicia Del Castillo

Aurten seigarren aldiz, Udaberriko Feria egin zen maiatzaren 4an. Tartean, ahari lehiaketa egin zen eta hemezortzi ahari aurkeztu ziren, hamabi artzainenak. Ahari­ muturbeltzen artean, Donamariako Zabalteneko Joxe Mari Indarendako­ izan zen 120 euroko lehen saria. Bigarren­ eta hirugarren sariak, 70 eta 50 euro, Beintza-Labaiengo Iñarreko Angel­ Elizondorendako izan ziren. Mutur gorrietan, lehenbiziko bi sariak Oizera joan ziren. Lehenbiziko sariko 120 euroak Telletxeneko­bordako Lucio Telletxearen ahariarendako izan ziren eta bigarren sariko 70 euroak Aborte­nekobordako Jaime Urrozentzat. Hirugarren saria Sunbillako Pixarnekobordako Jose Beñardo Bazterrikarendako izan zen. Hortaz aparte, azienda feria­ polita egin zen eta eskualdeko artisauen lanen erakusketa eta salmenta ere bai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun