Denboraldia akitzear dago eta azken aste hauetan bi txapelketetan izan dira Erreka Kirol Elkarteko judokak. Alde batetik, Nafarroako Infantil mailako Txapelketan 48 kiloz beheitiko kategorian Maider Jabalera azpitxapeldun izan da eta hirugarrena Andrea Vazquez. Bertze aldetik, alebinek Nafarroako txapelketaren lau domina lortu dituzte. Harizt Bereau txapeldun izan da, eta Gogor Atxalandabaso eta Cristina Arambel Nafarroako azpitxapeldunak atera dira.