Agorreta Musika Eskolako ikasle, ikasle ohi, irakasle zein gurasoek egun polit bat pasatzeko aukera izan dezaten, Musika Eskolaren Eguna antolatu dute maiatzaren 27rako.
Goizean, 11:00etan, ateak irekiak egonen dira eta musika tresnak probatu eta eskola ezagutzeko aukera izanen da. 12:30ean kalejira eginen da eta ondotik, 14:00etan, bazkaria eskolako jantokian. Bazkarira joan nahi duenak maiatzaren 16a baino lehen apuntatu behar zuen (948 451412ra deitu edo esmusidoneztebe@terra.es helbidera idatzi).
16:30etik aitzinera kalejira eginen da eta 17:00etan dantzaldia izanen da Santa Luzia plazan, Aierri taldearekin.
Bertzalde, laster zabalduko da Musika Eskolaren 2012-2013 ikasturterako matrikulazio kanpaina. Maiatzaren 21etik 25era ikasle zaharrek matrikulatu beharko dute, maiatzaren 28tik ekainaren 8ra ikasle berriek eta irailaren 10etik 14ra bertze epe berezi bat zabalduko da. Musika Eskolan ikas daitezkeen tresnak ondokoak dira: akordeoia, gitarra, gitarra elektrikoa, pandereta, perkusioa, pianoa, trikitixa eta txistua. Helduendako tailerrak ere izaten dira.