15 lagunek egin dute dinamizazioa eta turismoa lantzeko enplegu tailerra

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 16a

Ikastaroan parte hartu dutenak Cederna eta laguntza eman duten udal ordezkariekin. Juan Mari Ondikol

Prestakuntza jasotzeaz gain, praktikak ere egin dituzte

Cederna-Garalur elkarteak sustatuta Donezteben egin den komunitatearen dinamizazioari eta turismoari buruzko enplegu-tailerraren amaiera-ekitaldia egin zen apirilaren 30ean.

Enplegu-tailer hau Nafarroako Gobernuak Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez bult­zatu eta finantzatu du, Cederna Garalur Elkarteak sus­tatu du, Estatuko Enplegu Zerbitzu publikoaren eta Europako Gizarte Fun­tsaren finan­tziazioa­rekin. Doneztebe, Lesaka, Baztan eta Berako Udalek ere babestu dute, eta Pres­takuntza, Birziklapena eta Enplegurako Nafa­rroako Institutuko Sustapen eta Garapen Unitatearen aholkularitza teknikoa izan du. Taile­rra azaroan hasi eta apirilaren 30ean izan zen amaiera-ekitaldia, Jose Javier Esparza Nafarroako enplegu Zerbi­tzuaren zuzendaria eta Jose Maria Aierdi Cederna Garalur Elkartearen le­hen­dakaria tartean zire­la.

Baztan-Bidasoko 15 lagunek jaso dute pres­takuntza kultura- eta turismo-proiektuak dinamizatzeko eta kudeatzeko, eta, horrela, aukera izateko lan-merkatuan txertatzeko turismoa eta kultura lan­tzen dituzten enpresen edota zonaldeko toki-erakundeen bitartez. Praktikak ere egin dituzte erakunde, elkarte eta enpresetan.

 

Bertizko Partzuergoa kontent

Bertizko Partzuergotik azaldu dutenez, hiru emakume gazte Par­tzuer­goko teknikoekin elkarlanean aritu dira ohiko lanetan eta Partzuer­goa kontent gelditu da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun