Altxatako batzarra

Irune eta Itsaso 2012ko maiatzaren 16a

Apirilaren 30ean egin zen Altxatako batzar orokorra eta egindako lanen eta hurrengo urterako asmoen berri eman zen: Gasna Feria, dan­tza taldea, pilota eskola, usate­gietako igandea, San Juan­ sua, inauteriak… Da­goeneko mar­txan dira udaberriko pilota txapelketa eta argaz­kilari­tza­ praktikorako ikastaroa. Bi klase teoriko egin dira maiatzaren 8an eta 11n; argazkiak nola atera eta hainbat tek­nika azal­duz; guztia Gema Arru­gae­taren eskutik. Hiruga­rren eta az­ken klasea maiatzaren 26an izanen da, goizeko­ 10etan Kultur Etxean. Anima­tzen den guztiarentzat gonbita luzatua dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun