Apirilaren 27an Gipuzkoa eta Bizkaitik 30 trikilaritik goiti etorri ziren Etxalarrera; hauen artean, Faborez CD bilduman parte hartutako hainbat trikitilari ezagun: Izer, Astiasaran II.a, Larrañaga, Lutxurdio, Aitziber, Harkaitz Allur, Patxi Allorga, Zabalo, Elortza… Ilunabarrean kalejira egin zuten herrian ostatuz ostatu eta ondotik Iriondoan afaldu zuten. Afal ondoko trikiti doinuek luze iraun zuten.