Uztailean ikasle-irakasleak oporretan daudela aprobetxatuko dute eskolako sukaldea eta jangela haunditzeko eta 3-4 urtekoen gela tokiz aldatzeko. Izan ere, maiatzaren 17ko udalbatzarrean adjudikatuko da 30.277 euro kostako den obra. Proiektuaren arabera, hainbat hobekuntza eginen dituzte eskolaren beheitiko solairuan: sukaldeari leku gehiago eman eta ekipamendu berriekin hornituko dute; orain arte 3-4 urtekoen gela zena jantoki bihurtuko dute; lehengo jantokiaren zati batean irakasleen jangela eginen dute eta, azkenik, 3-4 urtekoen gela berriari komuna eginen diote. Obraren gastua Udalak ordainduko du eta sukaldearen ekipamendua Guraso Elkarteak, zati batean, Cederna-Garalurretik hartuko duen diru-laguntza baliatuz.
Pinu salmenta
Iarmendi, Irazako eta Sagartzu aldeko pinuak saldu ditu Udalak. Plikak maiatzaren 17an irekiko dituzte. Hainbat enpresek agertu dute interesa eta, subastaren prezioa (109.622 euro) gutienez berdindu edo hobetu beharko dute.