Malerrekako Eguna eginen da lehen aldiz maiatzaren 26an Zubietan

Gurutze PIKABEA 2012ko maiatzaren 16a

Malerrekako Mankomunitatean dauden 13 udalerrietako herritarren topaleku izan nahi du

Malerrekako herritarrei aisialdirako aukera eskaini bidenabar, Malerre­ka­ko herriak ezagutarazi nahi dira hilaren 26ko bestarekin, baita Male­rre­kako identitate komuna landu eta Mankomunita­tea­ren berri eman ere. Horren harira, egun osoko egitaraua prestatu du Mankomunitateak.

 

Beintza-Labaien, Ber­ti­zarana, Donamaria, Doneztebe, Elgorriaga, Era­tsun, Ezkurra, Ituren, Oiz, Saldias, Sunbilla, Urroz eta Zubieta. Guztira 5.700 biztanle baino gehiago di­tuzten hamahiru udale­rri hauek osa­tzen du­te Ma­lerrekako Zerbi­tzu Oro­korren Mankomunitatea. Urteak darama­tza­ la­­nean Mankomunita­teak, baina aurten lehenbizikoz, Malerrekako Eguna antola­tu dute. Hilaren 26an izanen da, Zubietan­.

Lau dira Malerre­ka­ko Eguna antolatzearen helburuak eta horien­ berri Jon Etxague Mankomunitateko kudeatzai­leak­ eman dizkigu: «alde bate­tik, Malerrekako herri­ta­rren­dako aisialdirako eta ongi pasatzeko egun bat antolatu nahi izan da; bigarrenik, Malerrekako he­rriak ezagutarazi eta promozionatu nahi dira; hiru­garrenik, Malerrekako iden­­titate komuna landu nahi da. Komarka egin, lo­­turak sus­tatu. Malerrekako he­rritarren arteko adiskidetasuna handitu nahi da. Denak zonalde berdineko partai­de senti­tzen bagara, ondoko he­rrikoa­re­kin identi­fikatzen bagara,­ el­karla­na errazagoa izanen da. Eta az­ke­nik, Man­ko­munitatea eza­gutarazi nahi da, erakundea­ren presentzia nabarmendu eta Mankomunitatea osa­tzen duten herriak­ Mankomunitateko partaide sentiarazi»­. 

Elkarlanaren ideia da Etxaguek azpimarratu digun bertze puntua. Bere irudiko, «zonaldearen garapena lortu nahi bada, ka­litateko zerbitzu publikoak eskaini, herritarren bizi kalitatea hazi eta beharrak ase nahi badira, he­rri guztien­ elkarlana be­ha­rrezkoa da. Manko­mu­ni­tateak elkarlan hau ahalbidetu eta kanalizatzeko tresna izan behar du». Herriak elkarrekin lan egitea «ba­tzuetan zaila» dela uste du, «maiz interes des­ber­di­nak­ dituzte, he­rri­ guz­tiak ez direlako ber­di­nak: ko­ka­­penaga­tik, biz­­tan­le ko­pu­rua­gatik, gara­pen ekonomikoagatik...». Halere, gaine­ratu digu, «azken bo­ladan elkar­la­na­ eta kooperazioa gai­len­­tzen ari direla. Krisi ga­raian es­kual­dea indartu eta bizi ka­li­tatea man­ten­du nahi bada, he­rriek diferen­tziak­ alde batera utzi­ eta elka­rre­­­kin lan egin beharko dute».

 

Orain arteko ibilbidea

80. hamarkadan, hiri hondakinen kudeaketaz arduratzeko Malda-Erre­kako Mankomunitatea sortu zen. Eta hamarkada ho­rren bukaeran, oina­rriz­ko gizarte zerbi­tzuez eta euskaraz ere ardura­tzen hasi zen. Zabaltze ho­­rri forma juridiko egokia emateko, 1993ko uz­tailean, Male­rre­ka eta Ber­­­tizaranako udalen ados­­tasunari esker, Malerrekako Zerbi­tzu Oroko­rren Mankomunitatea sor­­­­tu zen. Hasiera­ hartan­, hiri hondakinen bil­keta eta tratamendua, euskararen promozioa eta oina­rrizko gizarte zerbitzuen inguruan aritu zen lanean­ eta 1996 aldera, Pi­su­ Tute­latuak eraiki ziren Do­nez­teben eta horien ku­dea­­keta ere bere­ gain hartu zuen. 2008an, be­rriz, Aur­titzen ura edan­ga­rri­ egiteko planta eraiki­ eta Doneztebe, Sunbilla, El­go­rriaga, Ituren eta Zubie­tari uraren goi-hornidura zer­bi­tzua ematen hasi zen. Hala, gaur egun, hiri­ hondakinen bilketa eta tratamendua, ingurumenaren babesa, euskararen promozioa, oinarriz­ko­­ gizarte zerbitzua eta aipatu herrietako uraren zerbitzua dira Mankomunitatearen lan eremuak. Doneztebe­ko hogei ­pi­su sozialen alokairua ere kudeatzen du. Cederna­ Garalur elkartearekin garapena sustatzeko la­nean­­ ere badabil Mankomunitatea eta astean bitan Cedernako teknikaria Mankomunitatean izaten da. Baina hortik haratago, «Ma­le­rre­­ka­ko eskualdea osa­tzen duten udal guz­tien­da­­ko topagu­ne bat es­­kain­­tzea da helburu nagu­sia», dio Etxa­guek, «elkar­la­nean ari­tzeko eta herri­ guztiei eragiten dieten arazoei kon­ponbi­deak bila­tzeko».

Asanblada da Manko­munitateko organo gorena eta herri bakoitzak or­dez­kari bat du hor. Asan­bla­dak izendatua da le­hen­da­ka­­ria eta bera da Man­­­k­o­mu­­ni­ta­tea­ren zuzendaria eta gai gehiene­tan azken hi­tza­ duena. Gaur egun, Alberto San Migel Oizko alkatea dago karguan, eta ai­tzi­ne­tik Migel Angel Petrirena Iturengo alkate zena­ eta hiru agintalditan­ Migel San Migel Doneztebeko alkatea izan ziren.

Man­komunitatearen lan­ esparru ba­koitzeko­ ba­tzor­­­de bat ere badago­: Gizarte Zerbi­tzuena, Hon­da­kine­na, Urarena, Gara­pe­nare­na eta Euskararena. Eta langileei dagokie –dozena bat– orga­noen era­ba­kiak­­ mar­txan­ paratu eta Man­­­ko­muni­ta­teak­ fun­­tzio­naraztea.

 

ELKARLANA

«Eskualdea indartu eta bizi kalitatea man­tendu nahi bada, herriek diferentziak al­de batera utzi eta elkarrekin lan egin beharko dute»

Jon ETXAGUE Mankomunitateko kudeatzailea

 

MALERREKAKO MANKOMUNITATEA ➜ 13 UDALERRI

Herrietako alkateek nola ikusten dute Malerreka?

Horixe galdetu diegu Malerrekako Mankomunitatearen barne dauden hamahiru udalerrietako alkateei

 

BEINTZA-LABAIEN

«Mankomunitatea gauza askotarako behar da, baina herriek ezin dute nortasuna galdu. Herri bakoi­tzak bere aldera tiratzeko nor­berak egin behar du indarra»­

Patxi OTXANDORENA

 

BERTIZARANA

«Arlo guztietan bilatu behar dugu adostasuna eta nahiago nuke denetan hala balitz eta herri bakoitzean denen­tzat aberasgarria den proposamenen bat eginen balitz»

Antonio ERREGERENA

 

DONAMARIA

«Tratua ondoko herriekin du­gu, baina he­rriak hain dira ttikiak, Man­­ko­mu­nita­terik gabe, ematen di­tuen zerbi­tzuak norbere gain har­tzea ezinezkoa litzatekeela»

Mikel ARREGI

 

DONEZTEBE

«Udalen artean dugun harremana normala da eta Mankomunitatean eskain­tzen ditugun zerbitzuak hobetzeko lan egin behar dugu»

Migel SAN MIGEL

 

ELGORRIAGA

«Nire aita Doneztebekoa, ama Aurtizkoa, attagarroa Elgorriagakoa eta amagarroa Sunbillakoa. Niretzat Malerreka familia eder bat da»

Jose Ignazio OLAZAR

 

ERATSUN

«Udaletxera sartu berriak gara, baina oraingoz pozik gaude Mankomunita­tea­ren lanarekin. Elkartzea eta beste herriekin harremana sortzea gauza ona da»

Francisco Mari RETEGI

 

EZKURRA

«Gero eta zerbitzu gehiago eskaintzen ditu Mankomuni­ta­teak eta kon­­tent gaude. Fes­ta antolatzea ere ongi ikusten dugu eta ahal dugun moduan lagunduko dugu»

Julian GOGORZA

 

ITUREN

«Malerreka nahiko hila dago eta elkartu eta gauzak egiteko beharra badago. Herri bakoitzak bere arazoak ditu baina us­te baino ge­hiago egin dezakegu elkarrekin»

Marijose BEREAU

 

OIZ

«Herri bakoi­tzak be­rea egiten du eta Mankomunitatea da elkartzen gaituena. Herri ttikiak garenez, zenbait ­zerbitzu es­­­kaintzeko modu bakarra elkartzea da»

Alberto SAN MIGEL

 

SALDIAS

«Man­komunitatearen hasierako helburuekin zerikusirik ez duen muntaia egin da eta herri txikiek ezin diete gastuei aurre egin. Ekonomia ikusita, festa soberan dago»

Jacinto DOMINGEZ

 

SUNBILLA

«Malerrekako parte izatearen sentimenduan, herri ­ttikiak bereiziak senti­tzen dira. Hor oraindik lan aunitz egin behar dugu el­karrekin aitzinera segitzeko»

Amets INDA

 

URROZ

«Herri bakoitzak ahal duen moduan salbatzen du bere bizkarra eta bestagatik berdin segituko dute, bai­na be­hin­tzat, herrien artean ha­rre­man zuzenagoa lortuko da»

Inaxio URROZ

 

ZUBIETA

«Gero eta gastu gehiago heldu zaizkigu herri ttikioi eta nahiko estu ibili beharko dugu. Elkartuta gauza asko aiseago edo hobeki­xeago egiten ahal dira»

Patxiku MITXELENA

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun