Gazte mailako Urrezko Aizkolariak txapelketako bi saio jokatuko dira igande eguerdian Urrozen

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 18a

23 eta 19 urtez beheitiko kategoriakoak finalerdietarako txartelen bila lehiatuko dira

Urrezko Aizkolariak – Eusko Label banakako aizkora txapelketako bi saio jokatuko dira maiatzaren 20an, igande eguerdiko 12:00etatik aitzinera Urrozen. Hain zuzen, gazteenen kategorietan, 23 eta 19 urtez beheitiko mailetako finalerdietan sartuko diren azken aizkolariak erabakiko dira.

23 urtez beheitiko kategorian, lau aizkolari ariko dira finalerdietarako bi txartelen bila: Ander Erasun aurtiztarra, Arostegikp Juen Kañamares, Ruben Saralegi leitzarra eta Oihan Larretxea beratarra.

Dagoeneko Segoviako Jon Rodriguez II.ak eta Aratz Mugertza III.ak lortua dute finalerdietarako txartela eta elkarren arteko lehian ariko dira. Mikel Larrañaga kanporaketa honen galtzailearen kontra ariko da eta Eneko Saralegi irabazlearen kontra.

19 urtez beheitiko kategorian ere lau aizkolari ariko dira finalerdietarako gelditzen diren bi txartelen bila: Leitzako Eneko Saralegi , Zigako Joxan Etxeberria II, Araiako Eloi Kortxero eta Barakaldoko Julen Larrea III. Kategoria honetan, dagoeneko finalerdietarako sailkatu dira Eneko Otaño eta Iker Vicente.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun