Nafarroako Herriarteko pilota txapelketaren lehen jardunaldia jokatu da asteburu honetan. Larunbatean Beran lau partidetatik hiru irabazi zioten beratarrek Lizarrari. Leitzak aldiz, Iruñean lautik hiru partida galdu egin zituen. Doneztebek atsedena izan du asteburu honetan.
Berako Eztegara jokatutako partidetan, alebinetan, Berako Yago Cantero eta Mikel Eltzaurdiak 18 eta 5 irabazi zieten Lizarrako Oier Garaio eta Beñat Ruiz-i. Infantiletan, Berako Ander Errandonea eta Iñigo Martinezek 18 eta 5 irabazi zieten Lizarrago Adrian de la Cruz eta Bingen Anduagari. Jubeniletan galdu zuten beratarrek partida bakarra eta hori tantu bakarrarengatik. Jon Olaizolak eta Mattin Garbisuk 21 eta 22 galdu zuten Sergio Izkue eta Iker Garaioren kontra. Seniorretan, Berako Bixintxo Bilbao eta Gorka Retegik 22 eta 13 irabazi zieten Lizarrako Imanol Aznarez eta Daniel Unanuaren kontra.
Larunbat honetan, maiatzak 19, Doneztebe eta Bera ariko dira elkarren kontza goizeko 10:00etatik aitzinera Doneztebeko pilotalekuan. Leitzak, berriz, Iruñean jokatu zuen eta lau partidetatik hiru galdu eta bakarra irabazi zuten. Alebinetan, Hegoi Txoperena eta Oier Goikoetxea aritu ziren Leitzarekin; infantiletan, Mikel Eraso eta Ander Eskudero; jubeniletan, Anartz Olano eta Xabi Jaunarena eta seniorretan, Ibai Bengoetxea eta Axier Gartzia. Heldu den asteburuan atsedena izanen du Leitzak.