Garaipenaren lehian ibili da Transportes Bidasoa txirrindulari taldea Burgos eta Zaragozan

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 14a

Luciano Mitxelena eta Ion Zeberio, larunbatean Burgosen lortutako garaikurrekin. Utzitako argazkia

Los Balbasesen garaipena lortu zuen Luziano Mitxelena lesakarrak master60 kategorian

Asteburu honetan bitan banatu da Transportes Bidasoa txirrindulari taldea. Larunbatean Los Balbasesen (Burgos) eta igandean San Mateon (Zaragoza) ibili dira txirrindulariak; Los Balbases-en Luziano Mitxelena lesakarrak master60 garaipen lortu zuen; Ion Zeberiok mendiko saria irabazi zuen.

Asteburu honetan bitan banatu da Transportes Bidasoa txirrindulari taldea. Larunbatean Los Balbasesen (Burgos) eta igandean San Mateon (Zaragoza) ibili dira txirrindulariak; Los Balbases-en Luziano Mitxelena lesakarrak master60 garaipen lortu zuen; Ion Zeberiok mendiko saria irabazi zuen.

Los Balbasesen Xabi Aranguren eta Mikel Arburua igantziarrak, Luziano eta Joxe Angel Mitxelenatar lesakarrak, Iñaki Villoria iruritarra eta Ion Zeberio elizondarra aritu ziren. Ihesaldi saiakera ugari izan ziren, baina Las Bodegaseko gainean Ion Zeberiok aitzinera egin zuen mendiko sailkapena irabazteko. Hala ere jautsieran bihurgune batean errepidetik atera eta ihesalditik gibelera gelditu egin zen. Helmugan, Villoria (24.), Ion Zeberio (25.) eta Xabi Aranguren (34.) tropel nagusian sartu ziren eta Luziano Mitxelena (41.) eta Joxe Angel Mitxelena (50.) bigarren tropelean helmugaratu ziren.

Halere, aipatu bezala, Luziano Mitxelenak garaipena lortu zuen Master60 kategorian eta Ion Zeberiok mendiko sailkapena bereganatu zuen.

Igandean Ibon eta Jabi Urtiaga Beteluko anaiak San Mateora joan ziren, Aragoiko Kopako lasterketan parte hartzera, Riki Martinez taldekiderekin batera. Ibon hasieratik hamabost laguneko taldetxoan aitzinera egin zuen, baina igoera iritsi zenean metro batzuk galdu zituen eta tropelak harrapatu zuen. Hala ere, sprintean sartzeko indarra izan zuen laisterketako 13. postua lortuaz. Jabik ere bere abiadura baliatu zuen 15. izateko; Riki Martinez ere tropel berean helmugaratu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun