Titi eta Ameztia ostatuek irabazi dute Doneztebeko V pintxo lehiaketa

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 11

Maiatzaren 9an egin zen Doneztebeko pintxo lehiaketako sari banaketa. Alicia Del Castillo

Batek epaimahaiaren saria jaso zuen eta bertzeak publikoarena

Maiatzaren 9an banatu ziren Doneztebeko Herriko Etxean bosgarren pintxo lehiaketako sariak. Epaimahaiaren lehen saria Titi ostatuarentzat izan zen eta publikoarena Ameztiarentzat. Shanti, El Cafe, Cerveceria Alemana eta Maylin ostatuek ere parte hartu zuten maiatzaren hasierako zubian egindako lehiaketan.

Maiatzaren 9an banatu ziren Doneztebeko Herriko Etxean bosgarren pintxo lehiaketako sariak. Epaimahaiaren lehen saria Titi ostatuarentzat izan zen eta publikoarena Ameztiarentzat. Shanti, El Cafe, Cerveceria Alemana eta Maylin ostatuek ere parte hartu zuten maiatzaren hasierako zubian egindako lehiaketan.

Iberiko zerri-masaila onddo risotto eta foie saltsarekin. Horixe izan zen Titi ostatuak prestatu zuen pintxoa eta epaimaharen arabera onena izan zen. Titi ostatuko Fran Ezkurrak, Pello Sanz zinegotziaren eta Iruñeko Alhambra jatetxeko Ignacio Idoateren eskutik jaso zuen lehen sariko oroigarria maiatzaren 9an Doneztebeko Herriko Etxean. Baina publikoa aukeratutako pintxoak ere izan zuen saria. Ameztia ostatuak porru eta ganbaz betetako krepea, itsaski krema gainean aurkeztu zuen. Jorge Iribarren nagusiak, lehiaketan laguntzaile izan diren ANAPEH elkarteko Fernando Campuzano eta Inurrieta upategiko Felipe Lizardiren eskutik jaso zuen oroigarria. Gainera, Inurrieta ardo lotea ere eman zioten bozketan parte hartu zuten guzien artean egindako zozketan saridun suertatu den Marta Indart-i.

Pintxo lehiaketaren bosgarren edizioan, ostatu bakoitzean 200 eta 500 pintxo artean banatu direla jakinarazi zuten. Titi eta Ameztia ostatuekin batera, Shanti, El Café, Cervecería Alemana eta Maylin ostatuek ere parte hartu zuten maiatzaren hasierako zubian egindako lehiaketan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun