Beintza-Labaiengo Udalak eta Nafarroako Gobernuko Sustapen eta Etxebizitza Departamentuak herri horretako Udal Hirigintza Plana idazteko lehen urratsa eman dute, lurraldearen antolaketarako gai nagusiak bi erakundeen artean adostu eta zehaztu ondotik.
Marie Gomez Sanchez, Etxebizitza eta Lurralde Antolaketarako Etxebizitza eta Lurralde antolaketarako zuzendari nagusiak eta Patxi Otxandorena herriko alkateak maiatzaren 10ean Beintza-Labaiengo Herriko Etxean sinatutako agirian zehazten dira gai nagusi horiek.
Jakina denez, NA-4040 errepideak lotzen dituen bi herrigunek osatzen dute Beintza-Labaien. Ingurumen arloari dagokionez, lurraldearne antolaketarako osagai garrantzitsuak dira aitortutako natur eremuak (Belate eta Leurtzako urtegia), baita erabilera publikoko mendiak (Elluldea, Urraldealdea, Oalegialdea, Larrezabal eta Ameztia Asura) eta Ameztia ibaiaren eta Xakarriturri, Larraitzerreka-Ello eta Zubiñetako erreka-Olatzuko erreken ekosistemak.