Herri Urrats ospatuko da maiatzaren 13an Senpereko aintzira inguruan

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 11

Jendetza handia espero da igandean Senpereko aintzira inguruan. Artxiboko argazkia

Bezperan, Herri Urrats gaua izanen da Saran

“Elkartuz zabaldu” lelopean, Herri Urrats besta haundia eginen da igandean, maiatzaren 9an Senpereko aintziran. 1984an, gurasoen ekimenez hasi zen halako besta egun bat antolatzen, Seaska Ipar Euskal Herriko Ikastolen Elkartearen diru beharrei erantzuteko. Eta gaur egun, Euskararen aldeko hitzordu garrantzitsu bilakatua da. Senpereko aintzira inguruko lau kilometroak zazpi gunetan banatu eta hainbat ekitaldi izanen dira.

Nafarroa

• 10:00 Bertsolariak

• 10:30 Saltoka

• 12:00 Gose

• 13:30 Zarama

• 15:15 Obrint Pas

• 17:15 Su ta Gar

Lapurdi

• 10:00 Steppin Jo­ggo

• 11:30 Bertsolariak

• 12:00 Unama

• 13:30 Paradust

• 15:00 Bidaia

• 16:30 Parpalhon

Araba

• 10:00 Batukada

• 10:30 Herri Urrats Kantuz

• 11:30 Mutxikoak

• 12:30 Anje Duhalde

• 14:15 Du Bartas

• 16:00 La troba kung fu

• 17:30 Danba

• 19:00 Holako

Gipuzkoa

• 11:00 maskarada

• 11:30 Polliki taldea

• 12:30 Kukai taldea

• 13:30 ASCA taldea

• 14:30 Izar­txo taldea

• 15:00 Sreet art

• 16:00 Capoeira

Haurren xokoa

• 10:00 Oreka Zirkoa

• 10:30 Kultura plazara­

• 11:00 Bertsu

• 12:00 Pirritx, Porrotx eta Marimotos.

• 14:00 Oreka.

• 14:30 Kirol egokituak.

• 15:00 buruhandiak.

• 17:00 Irrien lagunak kantu eta dantza.

Baxe Nafarroako gunean era­kusketa eta Zuberoan prentsa kokatuko dira.

Herri Urrats bezpera Saran

Urtero bezala, Herri Urrats bezperan, maia­tzak 12, kon­tzertuak iraganen dira Saran. 21:00etatik aitzinera talde hauek ariko dira Urrats­ Gauan: 2zio, Skatu, Matxura eta Tortuga Sound taldeak. Kontzertuetarako sar­tzeak zortzi euro balio ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun