Oñatz eta San Miguel Udaberriko txapelketaren finalean ere izanen dira

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 14a

Gorka Urtasun pilota astintzen larunbatean Galarretako finalerdian. Azkenean, Oñatz eta San Miguelek, jokoan dauden bi txapelketetako finalerako sailkatzea lortu dute. Maialen Andres

Uterga eta Ionen kontra ariko dira frontoi luzean eta Etxeberriatarren kontra laburrean

Udaberri bikaina izaten ari da Oñatz eta Julen San Miguel doneztebarrarentzat. Lehenik, Sagardoaren txapelketa irabazi zuten. Joan den asteburuan, lehen aldiz Errioxako frontoietan jokatzen den erremonte txapelketaren finalerako txartela eskuratu zuten eta larunbatean, Galarretan, Udaberriko txapelketako finalerako sailkatu ziren, Gorka Urtasun eta Aizpurua II.ari 40-29 irabazita.

Udaberri bikaina izaten ari da Oñatz eta Julen San Miguel doneztebarrarentzat. Lehenik, Sagardoaren txapelketa irabazi zuten. Joan den asteburuan, lehen aldiz Errioxako frontoietan jokatzen den erremonte txapelketaren finalerako txartela eskuratu zuten eta larunbatean, Galarretan, Udaberriko txapelketako finalerako sailkatu ziren, Gorka Urtasun eta Aizpurua II.ari 40-29 irabazita.

Gorriak ziren faborito eta 1-4 galtzen hasi arren, 7-0ko partzialarekin buelta eman eta 8-4 irabazten jarri ziren. Pixkanaka aldea handitzen joan ziren, (13-6, 16-7, 21-7 eta 24-10). Urdinak 30-25era hurbildu ziren, baina Aizpuruak errebote garbi bat goiko koltxoira bota zuen eta Urtasunek dejada batean hutsegin zuen. 32-25etik, 39-26ra joan ziren gorriak, 40-29 irabaziz akitzeko.

Honela, Babolat-Volvo Auto Suecia Udaberriko txapelketaren finala Oñatz eta San Miguelek, joan den asteburuan sailkatzea lortu zuten Uterga eta Ionen kontra jokatuko dute.

 

Errioxako frontoi laburreko txapelketa

Errioxako frontoi laburreko lehen txapelketako bigarren finalerdian, berriz, Etxeberria IV eta Joxe Etxeberria III doneztebarrak 40 eta 36 irabazi zieten Xanti Uterga doneztebarrari eta Ioni maiatzaren 12an Naxeran. Gorriak indartsu hasi ziren eta sei tantuko aldea abudo lortu zuten (10-4). Alde horri eutsi zioten 26-20koa bitarte, baina hor urdinak berpiztu ziren, Utergaren lan bikainari esker eta 30na berdintzea lortu zuten. Bazirudien partidak urdindu behar zuela, baina berriz ere Etxeberriatarrak aitzindu ziren, 33-30, 35-31. Berriz ere 35-34ra hurbildu ziren urdinak, baina arriskatzearen ondorioz, pilota batzuk galdu zituen Utergak eta, azkenean, 40-36 irabazi zuten Etxeberriatarrek.

Honela, maiatzaren 19an Logoroño Adarragan jokatuko den finalean, Oñatz eta San Miguel, Etxeberria IV eta Etxeberria III.aren kontra ariko dira.

 

Bertze emaitzak

Galarretan

Matxin VI, 21; Urrutia II, 30

Urriza-Zubiri, 37; Juaristi-Agirrezabala, 40

Agirresarobe-Barrenetxea IV, 30; Etxabe II-Olazar, 17

Naxeran

Matxin III-Saldias, 30; Zulaika-Urko, 29

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun