Nafarroako Herriarteko pilota txapelketa asteburuan abiatuko da

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 10a

Berak Lizarra hartuko du, Leitza Iruñean ariko da eta Doneztebek atsedena izanen du

Nafarroako Herriarteko lehen mailako pilota txapelketa asteburu honetan abiatuko da. Parte hartzen duten zazpi herrietatik hiru eskualdekoak dira: Bera, Leitza eta Doneztebe. Denak, uztailaren 8an Iruñean jokatuko den finalerako txartelaren bila lehiatuko dira.

Nafarroako Herriarteko lehen mailako pilota txapelketa asteburu honetan abiatuko da. Parte hartzen duten zazpi herrietatik hiru eskualdekoak dira: Bera, Leitza eta Doneztebe. Denak, uztailaren 8an Iruñean jokatuko den finalerako txartelaren bila lehiatuko dira.

Eskualdeko hiru herrietako pilota taldeekin batera, Iruña, Lizarra, Burlata eta Uharte ariko dira. Lehenbiziko fasea liga moduan jokatuko da, itzuli bakarrera, maiatzaren 13tik ekainaren 24ra. Lehenbiziko sailkatzen denak zuzenean lortuko du finalerako txartela eta bigarren eta hirugarrenek finalerdia jokatuko dute ekainaren 30ean. Finala, aipatu bezala, uztailaren 8an jokatuko da.

Asteburu honetan, Berak Lizarrako taldea hartuko du Eztegara pilotalekuan. Partidak maiatzaren 12an, larunbat goizeko 10:00etatik jokatuko dira. Alebinetan Yago Cantero eta Mikel Eltzaurdia, infantiletan Ander Errandonea eta Iñigo Martinez, jubeniletan Jon Olaizola eta Mattin Garbisu eta seniorretan Bixintxo Bilbao eta Gorka Retegi izanen dira Berako pilotariak.

Leitza Iruñaren kontra ariko da eta Doneztebek atsedena izanen du.

Heldu den asteburuan, berriz, Doneztebe eta Bera izanen dira aurrez aurre eta Leitzak izanen du atsedena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun