Bidasoko 40. Txirrindulari itzulia maiatzaren 9tik 12ra jokatuko da

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 9a

Aritxulegi eta Agiñan barna Lesakara jautsiko da larunbateko etapa. Artxiboko argazkia

Ortzeguneko eta larunbateko etapak eskualdetik igaroko dira

Maiatzaren 9tik 12 jokatuko da afizionatu mailako txirrindulariei zuzendutako Bidasoko Itzuliaren berrogeigarren edizioa. Lau etapa izanen ditu eta bigarrena eta laugarrena, ortzegunekoa eta larunbatekoa, eskualdetik igaroko dira.

Maiatzaren 9tik 12 jokatuko da afizionatu mailako txirrindulariei zuzendutako Bidasoko Itzuliaren berrogeigarren edizioa. Lau etapa izanen ditu eta bigarrena eta laugarrena, ortzegunekoa eta larunbatekoa, eskualdetik igaroko dira.

Guzira 19 taldek parte hartuko dute aurtengo itzulian, 12 Euskal Herrikoak, 5 Espainiakoak eta Errusia eta Frantziako bana. 133 txirrindulariko tropela. Horien artean eskualdeko txirrindulari bat ere izanen da, Bidelan Kirolgi taldeko Beñat Txoperena igantziarra.

Maiatzaren 9an, asteazkeneko lehen etapa Irunen hasi eta Hendaian bukatuko da, 125,2 kilometro egin ondotik. Txirrindulariak 14:00etan abiatu eta 17:07an helmugaratzea espero da.

Maiatzaren 10ean, ortzeguneko etapak Hondarribian izanen du irteera eta helmuga, 128,8 kilometroren ondotik. 14:30ean Hondarribitik abiatu era zuzenean gure ingurura etorriko da. 14:48an Endarlatsatik pasatuko da, 14:54an Berako saihesbidetik, 15:06an Basataundiko tuneletik, 15:17an Sunbillako tuneletik, 15:26an Narbartetik, Berroeta aldetik hirugarrem mailako Zigako gainetik 15:44an pasatuko dira eta Iruritan barna (15:51), Mugairi (15:57), Narbarte, Sunbillako saihesbidea eta Berako saihesbidean barna berriz ere Gipuzkoara itzuliko dira eta oraindik ere Jaizkibel igo beharko dute, Hondarribian helmugaratu baino lehen.

Maiatzaren 11n, ortziraleko etapak, Orion izanen du irteera eta helmuga, 91 kilometro terdi egin ondotik.

Maiatzaren 12an, larunbateko etapa izanen da laburrena (78,4 km), baita gogorrena ere. Irunen hasi eta bukatuko da eta tartean, 3. mailako Gurutzeko gaina, 1. mailako Aritxulegi, 1. mailako Agiña eta 1. Mailako Erlaitz igo beharko dituzte. 15:00etan hasiko da etapa eta Aritxulegin barna (15:27) sartuko da eskualdean. San Anton (15:34), Agiña (15:41), Lesaka (15:55) eta Berako tuneletik (16:03) pasatu ondotik, berriz ere Gipuzkoara bueltatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun