“Landa Europaren irudiak” argazki lehiaketarako lanak maiatzaren 18a bitarte aurkezten ahal dira

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 9a

Lehiaketan parte hartzeko gonbitea egin du Cederna-Garalur elkarteak

Europako Landa Garapeneko Sareak (ENRD) ‘Landa Europaren irudiak’ izeneko argazki-lehiaketa jarri berri du martxan. 'Landa Europaren irudiak' izeneko ekimenaren helburuak dira Europako landaeremuen garapena bultzatzea eta eremu horren irudiak bistaratzea. Lehiara hainbat argazki-sorta aurkeztuko dira, Europako landa-eremuen gaur egungo bizimodua erakutsiko dutenak. Argazki irabazleak erakusketa handi batean egonen dira ikusgai, Bruselako Berlaymont eraikin ospetsuan, 2012ko ekainaren 22tik uztailaren 10era bitartean.

Europako Landa Garapeneko Sareak (ENRD) ‘Landa Europaren irudiak’ izeneko argazki-lehiaketa jarri berri du martxan. 'Landa Europaren irudiak' izeneko ekimenaren helburuak dira Europako landaeremuen garapena bultzatzea eta eremu horren irudiak bistaratzea.Lehiara hainbat argazki-sorta aurkeztuko dira, Europako landa-eremuen gaur egungo bizimodua erakutsiko dutenak. Argazki irabazleak erakusketa handi batean egonen dira ikusgai, Bruselako Berlaymont eraikin ospetsuan, 2012ko ekainaren 22tik uztailaren 10era bitartean.

Horrez gain, argazkilari irabazleek eta tokiko ekintza-taldeek sari-banaketa ekitaldi garrantzitsu baterako gonbidapena jasoko dute. Ekitaldia 2012ko ekainaren 27an izanen da, eta Bertan egonen da Dacian Ciolos, Nekazaritza eta Landa Garapeneko komisarioa.

Aipatu ekintzez gain, erakusketa-bira bat eginen da Europan barrena, eta, halaber, heldu den urtean argazkien katalogoa emanen da argitara liburu batean. Lehian parte hartu ahal izanen dute Europar Batasuneko estatu kideren batean bizi diren argazkilari profesional eta argazkizale guztiek. Lehiakide bakoitzak nahi bertze argazki bidal ditzake; alabaina, tokiko ekintza-taldeek soilik igo ditzakete irudiak lehiarako prestatu den web-orrira. www.ruralimages.eu.

Lehiaketa 2012ko maiatzaren 18an bukatuko da. Argibide gehiago nahi izanez gero: photoexhibition@enrd.eu

Cederna Garalur Elkarteak, Nafarroako Mendialdeko tokiko ekintza-taldeak, lehiaketan parte hartzera animatu du inguruko argazkilari eta argazkizaleak. Horretarako, interesatuen eskura dago Cederna Garalur Elkartearen 'Europe Direct' gunea, argibideak jasotzeko, eta ondoko posta elektroniko horretara argazkiak bidaltzen ahal dira: europadirect@cederna.es.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun