Baztan-Errekako XXXIII. Laxoa txapelketako errekuperazio jardunaldia jokatu da asteburuan. Hortaz, arrazoi batengatik edo bertzearengatik gibeleratutako partidak jokatu ziren.
A multzoan, bosgarren jardunaldian bertan behera jokatutako partida jokatu zuten Oizek eta Doneztebe Bk. Oiztarrek 9-7 irabazi zuten. B multzoan, lehenbiziko jardunaldiari zegokion partidan, Arraioz Ak 9 eta 3 irabazi zion Doneztebe Cri. Hirugarren jardunaldiari zegokion partidan, Arraioz Ck 3 eta 9 galdu zuen Arraioz Brekin eta bosgarren jardunaldiko partidan, Irurita Ak 9 eta 1 irabazi zion Doneztebe Cri C multzoan, Doneztebe Dk 9 eta 4 irabazi zion Irurita Cri. Gauzak honela, A multzoko sailkapen buruan Doneztebe B dago, jokatutako lau partidetatik 3 irabazi eta bakarra galduta. Oizek jokatutako hiru partidak irabazi ditu eta bigarrena da. B multzoan, Irurita A eta Arraioz A daude sailkapen buruan, biek lau partidetatik 3 irabazita, baina galdu duten horretan, Irurita Ak 6 joku edo gehiago egin zituen eta 10 puntu dituen bitartean, Arraioz Ak 5 joku edo guttiago egin zituen eta 9 puntu ditu. C multzoan, azkenik, Doneztebe A dago buruan, jokatutako hiru partidak arerioa 5 joku edo guttiagoan utzita irabazi ondotik.
Seigarren jardunaldia
Maiatzaren 12 eta 13ko asteburuan seigarren jardunaldia jokatuko da, lehen faseko bigarren itzuliari hasiera emanez.
A multzoan
Irurita B – Doneztebe F, igande goizeko 11:30ean.
Oiz – Doneztebe E, igandean 11:30ean.
Doneztebe Bk atsedena.
B multzoan
Arraioz C – Irurita A, larunbatean 17:00etan.
Doneztebe C – Arraioz A, larunbatean 18:00etan.
Arraioz Bk atsedena.
C multzoan
Irurita C – Doneztebe A, larunbatean 17:00etan.
Doneztebe G – Doneztebe D, larunbatean 16:00etan.