Bidasoan kainabera botatzen duten arrantzaleek 7 izokin arrantzatu dituzte maiatzaren 1ean denboraldia hasi zenetik. Ale handiena maiatzaren 4an arrantzatu zuten eta 7,71 kilo pisatu zuen; luzeena, berriz, 95 zentimetrokoa izan da eta maiatzaren 2an harrapatu zuten, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
Bidasoko izokina arrantzatzeko denboraldia uztailaren 15a arte zabalik izanen da edo 48. izokina arrantzatzen den arte. Azken lau urteotan Berako zentralean zenbatutako izokinen banaz bertzekoarekin kalkulatzen da kopuru hori. 2011n 500 izokin baino gehiago izan zen, eta horrek 2012ko arrantzako eskaintza % 24ra igo omen du.