Asteburu mugitua izan da erremontean, bi txapelketetako finalerdi bana jokatu baita. Alde batetik, Galarretan jokatzen den Udaberriko txapelketako lehenbiziko finalerdia eta frontoi laburrean lehen aldiz jokatzen ari den Errioxako erremonte txapelketakoa.
Galarretan jokatzen den Udaberriko txapelketako finalerdian, Xanti Uterga doneztebarrak eta Ionek 37-40 irabazi zieten Etxeberria IV eta Etxeberria III.ari maiatzaren 5ean. Etxeberriatarrek hamar eta zortzi tantuko aldearekin aitzinetik izan ziren (19-9, 28-20), baina Uterga eta Ionek buelta eman zioten 6-20ko partzialarekin. Oñatz eta San Migelek, Urtasun eta Aizpuruaren kontra jokatuko den bigarren finalerditik aterako dira bertze finalistak.
Hain zuzen, frontoi laburrean lehen aldiz jokatzen ari den Errioxako erremonte txapelketan, berriz, Arnedon maiatzaren 5ean jokatutako partida bikainean, Oñatz eta Julen San Miguelek 40-37 irabazi zieten Gorka Urtasun eta Aizpurua II.ari.
Finalerdi hau aski parekatua izan zen, baina 39-31 aitzinetik jarri ziren gorriak. Bazirudien partida aisa menperatuko zutela, baina Gorka Urtasunek ardura hartu eta sei tantu segidan egin zituen eta beldurra sartu zien gorriei. Baina Julen San Migelek bi pareteko bikain batekin lortu zuen finalerako eskubidea ematen zuen hondar tantua.
Bigarren finalista maiatzaren 12an Naxeran jokatuko den bigarren finalerditik aterako da. Berriz ere Etxeberriatarrak eta Uterga eta Ion izanen dira aurrez aurre, oraingoan frontoi laburrean.