Maiatzaren 9tik 11ra, asteazkenetik ortziralera, N-121-A errepidean Belate eta Almandozko tunelen Irun alderako norabidean mozketak izanen dira, fresaketa eta zolaberritze lanak egiteko. Horregatik, Irun alderako norabidean doazen ibilgailuek Belateko mendatetik (NA-1210) joan beharko dute.
Errepide mozketa 28. Kilometrotik 34,2. Kilometrora eginen dira, honako ordutegi honetan: asteazken eta ortzegunean, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 18:00etara eta ortziralean, goizeko 08:00etatik arratsaldeko 14:00etara.