Saran Sarkozy, Senperen Hollande

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 7a

Sozialistak irabazi ditu hauteskundeak Frantzian eta Francois Hollande izanen da hurrengo presidentea

Alderdi Sozialistako François Hollande izanen da Frantziako presidentziarako hauteskundeen bigarren itzulian nagusitu ondotik, bozen %51,62rekin. Orain arteko presidenteak, UMPko Sarkozyk %48,38 lortu ditu. Ipar Euskal Herrian, oraindik garbiago irabazi du sozialistak, bozen %54,42 lortu baititu.

Halere, Ipar Euskal Herri osoan ez da nagusi izan sozialista. Saran, erraterako, lehen itzulian bezalaxe, Nicolas Sarkozyk lortu zituen botu gehien. Zehazki, 1.897 hautesle zeuden deituta eta 1.570ek parte hartu dute bigarren itzuli honetan. Baleko bozak 1.475 izan ziren. Horietatik 753 (%51,05) Sarkozyrentzat izan ziren eta 722 Hollanderentzat (%48,95).

Senpereri dagokionez, lehen itzuliak Sarkozyb boza gehiago lortu bazituen ere, bigarrenean Hollandek eskuratu ditu. 4.392 hautesle ditu Senperek eta horietatik 3.653k parte hartu dute hauteskundetan. Baleko bozak 3.365 dira. Horietatik 1.754 eskuratu ditu Hollandek (%52,12) eta 1.611Sarkozyk (%47,88).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun