Ion Zeberio, Gipuzkoan sortu eta Elizondon bizi den Transportes Bidasoa taldeko txirrindulariak irabazi du asteburu honetan Aragoiko Itzulia.
Asteburu honetan Aragoiko Itzulia jokatu da eta bertan Espainiako, Kataluniako eta Andorrako talde sendoenek parte hartu dute; Euskal Herriko talde bakarra Transportes Bidasoa taldea izan da. Luxuzko partaidetza, komunitate ezberdinetako txapeldun ugari, kategoria ezberdinetako Espainiako txapeldun eta txapeldun ohiak edota munduko txapeldun ohi batzuk.
Hala ere taldea sendo mantendu da eta lehen eguneko ihesaldia probestu dute Ion Zeberiok, Elizondon bizi den gipuzkoarrak, taldelan sendo bati esker senior mailan Aragoiko Itzulia irabazteko; Jose David Gomez Munduko Txapeldun murtziarrarengandik 30 segundura sailkapen orokorreko 7. postuan sailkatuz. Xabi Aranguren igantziarra 18. izan da sailkapenean, talde lan gogorra egin ondotik azken etapa irabaztear egon da, hala ere tropelak helmugatik 3 kilometrora harrapatu du. Iñaki Villoria iruritarra 47. izan da talde lanean indar ugari xahututa eta taldea etengabe antolatuz eta lagunduz. Ibon Urtiaga betelutarra 90. izan da eta Mikel Arburua igantziarra 95., biek handia egin dute eta gainera itzuli gogor hau bukatzea lortu dute. Jabi Urtiaga betelutarrak ezin izan du itzulia bukatu taldearen alde egindako lanaren ondotik.
Ion Zeberiok senior mailako sailkapen orokorrean lortutako garaipena azpimarragarria bada, taldeak taldeka lortutako 5. postuak ere aipamen berezia merezi du, itzulian aritu diren 20 taldeak aski indartsuak baitziren.
Hurrengo asteburuan Transportes Bidasoa taldea bitan banatuko da eta Los Balbases (Burgos) eta Zuerara (Zaragoza) joanen da.